XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KONFESORE ERDALDUNAJoan Txikia konfesatzera doa. Konfesore erdalduna da.
Joan Txikia erdaraz ere pixka bat defenditzen da.
Baina fraile erdaldunak ez dio absoluziorik ematen.
Orduan Joan Txikiak habitutik heldu eta esaten dio:
-
Fraileak laster ematen dio absoluzioa.
ORBEN AUZIAEtxe batetan orbela gurdira kargatzen ari dira.
Auzoko gizona etortzen da.
Hura bekaiztia (enbidiosoa) eta ziztrina da.
Pentsatzen du:
- Nire orbelak haizeak horien partera eraman ditu.
Eta esaten du:
- Orbel guzti horiek zuenak al dira?
Beste etxekoak erantzuten dio:
- Horra, bada! Hortxe daude denak.
Apartatu zureak eta eraman.